euskaraespañol

Redes sociales campusa

“La justicia nunca estuvo de nuestro lado” liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/05, 18:00 - 00:00

Kokapena

Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

“La justicia nunca estuvo de nuestro lado”: Peritaje cultural sobre conflicto armado y violencia sexual en el caso Sepur Zarco, Guatemala liburuaren aurkezpena La bolsa auzo etxean (Pilota kalea, 10 Bilbo) izango da. Argitalpenean orain gutxiko historiaren parte bat hartzen da ardatz: Guatemalako gatazka armatuak iraun zuen bitartean emakume indigenen aurka eragindako indarkeria.

Irma Alicia Velásquez Nimatuj argitalpen honetan aurkezten du 1982 eta 1988 artean, Sepur Zarco erkidegoan armadak kokatuta zuen destakamenduaren arduradun ziren militarren aurkako zigor-epaia Guatemalako auzitegi nazional batek 2016an eman zuena, maia q’eqchi’ emakumeek pairatu zuten sexu eta etxeko esklabotzagatik.

Aurkezpena Irantzu Mendia Azkuek, Gasteizko lan harremanen eta gizarte langintza fakultateko irakasleak egingo du.

Parte hartuko dute gainera:

  • Irma Alicia Velásquez Nimatuj, liburuaren egilea, maia q’eqchi’ antropologoa eta emakume eta herri indigenen eskubideen aldeko aktibista.
  • Mercedes Hernández, guatemalako abokatu feminista eta Guatemalako emakumeen elkarteko presidenta