euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Qué sabemos de…' hitzaldi zikloa: Exoeskeletoak. Robotika eta automatikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2021/11/05 Noiz arte: 2021/11/26, 19:00 - 19:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoak, “Qué sabemos de…” hitzaldi zikloa aurkezten du, KutxaKulturren laguntzarekin. Azaroan, ostiralero, 19:00etan, Donostiako Tabakaleran zientziak gizartearekin bat egiteko aukera izango du. Exoeskeletoak eta automatikoa, uraren bitxikeriak, Cov-2 SARS buruzko nobedadeak eta elikaduraren mitoak dira zikloa osatzen duten gaiak, eta bosgarren urtez jarraian itzuli da Donostiara, aurreko emanaldi arrakastatsuen ondoren.

Lehenengo hitzordua: exoeskeletoak, robotika eta automatikoa (azaroaren 5ean)

Lehen hitzordua Elena García Armadarekin (Madril, 1971) izango da. Espainiako industria-ingeniaria da, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Automatika eta Robotika Zentroko taldearen buru da. García Armada doktorea mundu osoan ezaguna da muskulu-atrofia espinala duten haurrentzako munduko lehen exoeskeleto bionikoa garatu duelako. Gaixotasun degeneratiboa da, eta 2.000 adingabe inguruk paraitzen dute Espainian. Automatikaz eta robotikaz hitz egingo digu, eta ATLAS 2030 gailu robotikoa aurkeztuko digu, Medikamentuaren Agentziaren eta Osasun Produktuaren CE marka jaso berri duena. Bereizgarri horri esker, nazioarteko banaketa komertziala egin ahal izango da errehabilitazioko ospitale eta kliniketan.

Oharra: hizlaria zuzenean eta urrutitik konektatuko da aretoarekin.

Bertaratzeko izen-emateak eta streaming esteka hemen.

Programa

(Izen ematea aurrez aurre parte hartzeko eta streamin CFM-ko web gunean)

Azaroak 5, 19:00, KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

'Exoesqueletos: Robótica y automática'

Elena García Armada

Azaroak 12, 19:00, KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

'El agua es rara'

Silvina Cerveny

Azaroak 19, 19:00, KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

'Patologias causadas por el SARS-CoV-2 y estragéticas de protección frente al virus'

Luis Enjuanes Sánchez

Azaroak 26, 19:00, KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

'Desmontando mitos alimentarios a conciencia'

Miguel Herrero Calleja