euskaraespañol

Gaurko irudia

Redes sociales campusa

Tipi-Tapa, Osasunez eta Klimaz Betetako Martxa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/01

Joxerramón Bengoetxea, EHUko errektoreak, eta Estitxu Garaik, EHUko Komunikazioko eta Bizkaiko  Canpuseko errektoreordeak, martxa gidatu zuten
Joxerramón Bengoetxea, EHUko errektoreak, eta Estitxu Garaik, EHUko Komunikazioko eta Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, martxa gidatu zuten | Argazkia: Fernando Gómez

NONDIK: Bizkaia Aretoa    NORA: Leioako Campusa  NOIZ: Igandean, irailaren 28an  NORK: Fernando Gómez

Pasa den igandean,  XX. Tipi-Tapa osasunez martxak seirehun lagun batu zituen giro ezin hobean eta energiaz gainezka. Bilboko Bizkaia Aretotik abiatu eta Leioako unibertsitate-campusera heldu ziren, adin guztietako lagunek batera egindako ibilaldian.

Osasuna, klima eta elkarbizitza ardatz hartuta, martxak argi utzi zuen: elkarrekin mugitzea etorkizun hobe baterako bidea eraikitzea dela. EHUko komunitateko kide askok hartu zuten parte, eta martxaren buruan izan ziren Joxerramon Bengoetxea errektorea, Estitxu Garaai Komunikazioko eta Bizkaiko Canpuseko errektoreordea eta unibertsitateko beste hainbat kide, unibertsitateak osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa irmoa duela agerian utziz.

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean. 

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus 

 


Honen harira