107 erizainek graduazioa ospatu dute Gipuzkoan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/06/14
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) aurtengo 107 tituludun berrien graduazio ekitaldia ospatu zen Ignacio Maria Barriola Zentroan, Donostian. Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Fakultateko dekano Joseba Pineda eta ikastegiko koordinatzaile-dekanorde Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dirburu izan ziren. Bertan egon ziren ere OSI Donostialdea Erizaintzako zuzendari Carmen Rodriguez eta Gipuzkoa Poliklinikako Erizaintzako buru Amaia Azkue. Ekitaldian Algaraklown-ek hitzaldia eskaini zuen.
