Zinema eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/16 Noiz arte: 2014/12/01
Kokapena
Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Istorio eta irudien bidez ikasten dugu. Giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean, filmek zer eta nola irakasten digute? Zinemaldiaren 62. edizioaren bezperan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta San Telmo Museoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Zinema eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia antolatu dute.
Jarduera irailaren 16an, asteartea, 9.30etatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Areto Nagusian izango da.
PROGRAMA
- 9:30etan. Irekiera: Elisabete Arrieta (UPV/EHU)
- 10:00etan. Antonio Casado (UPV/EHU): 'Cine, bioética y derechos humanos: del aborto a la eutanasia'
- 10:45etan. Atsedenaldia
- 11:00etan. Mahai ingurua: Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea) eta Josemi Beltrán (Donostia Kulturako zinema-unitatearen arduraduna)
- 11:45etan. UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolaturiko HEZKUNTZARI ETA GIZA ESKUBIDEEI buruzko ikus-entzunezkoen 3. lehiaketaren sari banaketa
- 12:30etan. Mahai ingurua: Maru Solores (zinemagilea) eta Juanjo Álvarez (UPV/EHU, Globernance-ren idazkaria)
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.
Jarduera 'Mintegia Hezitzaileentzat: Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza'-ren baitan antolatu da, Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna hitzaldi aldiarekin elkarlanean. Hau Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak (CSICen Filosofia Institutuaren, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) antolatu dute eta irailak 15 eta 17 bitartean Donostiako San Telmo Museoan ospatuko da.