UPV/EHUk eta UPPAk antolatu dituzten mugaz haraindiko dok barnetegien amaiera ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/17 Noiz arte: 2014/11/26
Deskribapena
Aste oso honetan Arantzazu Gandiaga Zentroan burutu dira.
Ostirala, urriaren 17ean, 15.00etan, Arantzazu Gandiaga Zentroan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) eta Université de Pau et des Pays de l'Adour-ek (UPPAk) laugarren urtez jarraian antolatu dituzten mugaz haraindiko dok barnetegiei amaiera emango zaie. Bigarrengoz, egingo dira mugaz haraindiko dok barnetegiak Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, aurreko bi aldietan, Frantzian egin baitira.
Mintegiaren itxiera ekitaldian hauek egongo dira:
- Marta Barandiaran, UPV/EHUko Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendaria
- Gabriela Chotro, UPV/EHUren Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria
- Anna Chrostowska, UPPAko Zientzia Zehatzen eta horien Aplikazioen Doktorego Eskolako zuzendaria.
- Jean-Yves Puyo, UPPAko Gizarte eta Giza Zientzien Doktorego Eskolako zuzendaria.
Mugaz haraindiko dok barnetegiak zeharkako izaera daukaten jarduerak dira, gure doktoregaien gaitasunak garatzeko egiten den zeharko jarduerak, etorkizuneko laneratze prozesua errazteko xedez. Ingurune eleaniztun batean, eta esperientziadun talde pedagogiko batek lagunduta, prestakuntzan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatzeko proiektuen berri emango diete elkarri; eta, era berean, diziplina arteko eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasun berriak berenganatuko dituzte.