-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Hirukide ikastetxeko 'Ikasle Laguntzaile-Bitartekariak' izeneko proiektuan parte hartu duten ikasleei diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/12 Noiz arte: 2014/12/22
Deskribapena
Asteazkenean, azaroaren 12an, 10.00etatik aurrera, UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Tolosako Hirukide ikastetxeak aurten aipatutako ikastegian 'Ikasle Laguntzaile-Bitartekariak' izeneko proiektuan parte hartu duten ikasleei diploma eta bitartekaria dela adierazten duen zapia banatuko zaizkie.
Duela bost urte Hirukide ikastetxeak martxan jarri zuen 'Ikasle Laguntzaile-Bitartekariak' izeneko proiektua ikasleek beraien kabuz konpondu ezin dituzten gatazkei irtenbide bat emateko. Lhko eta 5. eta 6. mailako ikasleak dira bitartekariak eta erabiltzaileak, normalean, LHko 3. mailakoak.
Jardueran parte hartuko dute: Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza planeko Hezkuntza arloko arduraduna, Ivan Arabaolaza Tolosako udaleko gizarte hezitzailea, Arantxi Urretavizcaya (Kristau Eskola), Iker Uson (Baketik) eta Monika Vazquez (UNESCO Etxea), hurrenez hurren.
EGITARAUA
- 9:45 - Ongietorria
- 10:00 - Aurkezpena
- 10:45 - "World Café"
- 11:45 - Sintesia
- 11:55 - Diploma eta zapi banaketa
- 12:00 - Amaiera