euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Erakusketa

Miguel Garai arkitektoaren obrari buruzko erakusketa antologikoaren eta liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2014/12/03 2014/12/03

Deskribapena

Aurkezpenean Miguel Garai arkitektoak berak hitzaldi bat eskainiko du

 

Asteazkenean, abenduak 3, 12.30ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian, Donostian, Miguel Garai arkitekto eta irakaslearen obrari buruzko erakusketa antologikoaren eta liburuaren aurkezpena egingo da. Aurkezpenean Miguel Garai arkitektoak berak, 12.45etan, hitzaldi bat emango du. Hau streaming bidez ikusgai izango da ondorengo estekan: https://ehutb.ehu.eus/es/directo/1.html. Halaber, erakusketaren inaugurazioa 14.00etan ospatu da; ostean, aperitiboa eskainiko dute.

Juan José Arrizabalaga UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren esanetan: "Arkitektoa, jatorritik UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoko sailaren ikasturte desberdinetan irakaslea, eta Arkitektura Sailaren zuzendari ohia, Miguel Garaik gure historiako azken 50 urteetan inskribatutako ibilbide konplexu bat eskaintzen digu, Euskal Herriko garapen arkitektonikoaren aldi zoragarrienetako bat. Garaikidetasunean inbrikatutako proposamenen eta formulazioen bilaketa etengabea, bere parte-hartze kartsua kultura artistikoarekin erlazionatutako arlo guztietan, azken finean, diziplina arkitektonikoarekiko bere konpromiso biziak lehentasunezko leku erreferentziala ematen dio arkitekto euskaldunek egindako arkitekturaren panoramaren barruan".

Erakusketa 2014ko abenduaren 3tik 2015eko urtarrilaren 30 arte egongo da ikusgai ikastegiko behe-solairuan. Erakusketa zein liburua UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ekimena da, Arkitektura Sailaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren laguntzarekin.