AA hezkuntzan: EmTech4HE proiektuaren emaitzen aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/14, 09:00 - 11:30
Kokapena
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Jardunaldian Erasmus+ programaren baitan garatutako EmTech4HE proiektua eta haren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. Ondoren, Carlos de Aldamak, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak, Adimen Artifizialak hezkuntzan dituen aukerei eta erronkei buruzko hitzaldia eskainiko du. Amaitzeko, kafe baten inguruan, ikasleek eta irakasleek teknologia berrien erabilerari buruzko hausnarketa partekatuan parte hartzeko aukera izango dute.
Proiektuaren helburua da goi-mailako hezkuntzan irakaskuntzaren kalitatea hobetzea, Adimen Artifiziala (AA) eta Errealitate Hedatua (XR) bezalako teknologien erabilera pedagogiko eta arduratsua sustatuz.
Oharra: Carlos de Aldamaren hitzaldia gaztelaniaz izango da.
EGITARAUA
09:00 Harrera eta ongietorria
09:15 EmTech4HE proiektuaren aurkezpena
09:30 Hitzaldia: Adimen Artifiziala hezkuntzan. Carlos de Aldama, Madrilgo Complutense Unibertsitatea
10:45 Kafea eta hausnarketa-dinamika
11:30 Jardunaldiaren amaiera