Ingeniaritza Gradu Dualaren diploma banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2019/01/31, 17:30 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Ostegunean, urtarrilaren 31an, 17:30etan, IMH-Makina Erremintaren Institutuaren Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, 2015/16 - 2016/17 eta 2017/18 ikasturteetan amaitutakoen Prozesu eta Produktu Berrikuntza Ingeniaritza Gradu amaierako ekitaldia egingo da. Guztira 70 ikaslek beren diploma jasoko dute. IMH Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitutako ikastetxea da.
Egitaraua
- 17:30 Ongi etorria. Ixaka Egurbide IMHko zuzendaria eta Xabier Ortuetan IMHko presidente eta AFMko zuzendari orokorra.
- 17:40 Ane Beitia Elgoibarko Udalaren alkatearen agerraldia.
- 17:45 Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuaren agerraldia.
- 17:50 Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
- 17:55 Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agerraldia.
- 18:00 Musika emanaldia Garikoitz Mendizabalen eta Aitor Furundarenaren eskutik
- 18:15 Diploma banaketa eta argazkiak .
- 18:30 Luntxa.