euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/10/05, 18:30 - 00:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017-2018ko promozioko graduatuei zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterrean, Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterrean titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Gipuzkoako batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendoza, campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izango dira.

Bertan 2017-18 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Horrez gain, ekitaldian 2017-2018 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egingo zaie ere. Ekitaldia jendetsua izango da.

Halaber, Bidetako ingeniaria eta ANTA Ingeniería Civil enpresaren sortzaile den Mario Guisasolak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Valores de éxito en ingeniería: creatividad, audacia y trabajo en equipo’.

EGITARAUA

  • J. Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Eskolan erretiroa hartu berri duten irakasleei eta lanean 25 urte bete dutenei esker onak ematea.
  • Bideetako Ingeniaria eta ANTA Ingeniería Civil empresaren sortzaile den Mario Guisasolaren mintzaldia: ‘Valores de éxito en ingeniería: creatividad, audacia y trabajo en equipo’.
  • Michelin saria bBerrikuntza, Diseinua eta Kalitateari buruzko gradu amaierako lan onenari Felipe Garcia, Michelin España Portugal SAko zuzendariaren eskutik
  • 2017-18 ikasturtean Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan masterra egin duten ikasleei diplomak banatzea:
    • Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterra.
    • Garraio Sistemak Unibertsitate Masterra.
    • Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterra.
  • 2017-18 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • 2017-18  ikasturtean graduatu diren ikasleei  diplomak banatzea.
  • Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak izango du hitza.
  • Agustin Erkizia, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak izango du hitza.
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren hitzak amaiera emango dio ekitaldiari.
  • Musika emanaldia (Musikene).