Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren
Noiz eta non
2018/10/10, 18:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)
Deskribapena
Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017/2018 ikasturtean graduatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izango dira.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako 4. promozioko graduatuei diplomak emango zaizkie.
Egitaraua:
- Graduatutako ikasleen argazki saioa.
- Ekitaldi akademikoaren hasiera. Oihana Aristondo, Eibarko koordinatzaile andrearen hitzak.
- Miguel de los Toyos, Eibarko Alkate jaunaren hitzak.
- J. Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
- Juan Alday, Egoitza Zentroko zuzendari jaunaren hitzak.
- Ikasleen ordezkarien hitzak.
- 2017/2018 ikasturtean graduatutako ikasleen Diploma banaketa.
- Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren mintzaldia.
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu andrearen mintzaldia.
- Ikastegiko ikasleen dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.
- Lunch-a