-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/15, 18:00 - 00:00
Kokapena
Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak 2017-2018 promozioko 97 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo du. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari eta bikaintasun aipamen bat banatuko dira.
UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Judith Ubarrechena ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Raul Montero eta Emilio Pardo (RUE arquitectos) ikastegi honen ikasle ohiek hitzaldia eskainiko dute, baita MUGAK-Nazioarteko Arkitektura Bienalaren komisario eta arkitekto Pedro Astigarragak ere.
Ekitaldiaren egitaraua honakoa da:
- Mahaiaren aurkezpena eta 2017/18 ikasturteko memoriaren azalpena Jose Miguel Rico idazkari akademikoaren eskutik
- Juan Jose Arrizabalaga ikastegiko zuzendariaren harrera
- Judith Ubarrechena HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidentearen agerraldia
- MUGAK-Nazioarteko Arkitektura Bienalaren komisario eta arkitekto Pedro Astigarragaren hitzaldia
- Raul Montero eta Emilio Pardo ikasle ohien hitzaldia
- Diplomak ematea
- Amaiera Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik