Informatika Fakultateko graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2019/10/18, 18:30 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko, eta Informatika Ingeniaritzako Masterreko 2018/19 promozioko 87 ikasleei graduazio ekitaldia egingo da. Informatikan Ingeniaria Masterreko III. promozioa 5 ikasleek osatzen dute, Informatika Ingeniaritzako Graduko VII. promozioan, berriz, 82 ikasle titulatu dira.
Ekitaldiaren buru Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Alexander Mendiburu UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izango dira.
Bestalde, Itziar Cortes, UPV/EHUko Informatika Fakultateko ikasle ohiak eta Elhuyarreko Itzulpen Teknologia arloko arduradunak hitzaldia eskainiko du.
Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan Informatika Ingeniaritzako Graduko Aitor Ormazabal Oregi eta Informatikan Ingeniaritza Masterreko Ignacio Pastor Coello espediente onenak lortu dituzten ikasleak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Halaber, Ignacio Pastor Coellok Master Amaierako Enpresako Lan Onena saria jasoko du Informatika Ingeniaritza Elkargoko dekano Jose Luis Gonzálezen eskutik.
Ekitaldia amaitzeko, UPV/EHUko Abesbatzak emanaldia eskainiko du.
Ekitaldi hau 'video Streaming' bidez zuzenean ikusi ahal izango da: http://ehutb.ehu.eus/1katea