euskaraespañol

Redes sociales campusa

Alejandro González Iñarritu eta Jon Garañoren arteko solasaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/12, 10:30 - 12:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak Alejandro Gonzalez Iñarritu eta Jon Garañoren arteko solasaldia antolatu du unibertsitateko ikasle eta komunitatearentzat.

Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinema zuzendaria (Mexiko Hiria, 1963) da. "Amores perros" (2000) filmarekin egin zuen debuta zineman. Latinoamerikako film arrakastatsuenetako bat da, Cannesen saritua eta Oscarretarako izendatua. 2003an egin zuen jauzia Hollywoodera, Sean Penn, Benicio del Toro eta Charlotte Gainsbourg protagonista zituen "21 gramos" filmarekin.

Geroago, "Babel" ek (2007) film onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. 2014an, Oscar sarietan gailendu zen "Birdman" filmarekin, eta 2015ean, berriz ere zuzendari onena izan zen "El renacido" lanarekin, bi sari jarraian eskuratuz. 2019an, Canneseko 72. zinemaldiko epaimahaiburu izan zen, eta honoris causa doktoretza jaso zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan.

Jon Garaño (Donostia, 1974) euskal zinemagilea da, batez ere zuzendari eta gidoigile lanetan aritutakoa. Kazetaritza eta Publizitatea ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta zinema-ikasketak San Diegon (AEB) osatu zituen. 2001ean, Xabier Berzosa, Jorge Gil, Aitor Arregi eta Jose Maria Goenagarekin batera, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen; ordutik, ikus-entzunezko egitasmo ugari garatu dituzte haren bidez.

Garañoren film laburrak 90 aldiz baino gehiagotan saritu dituzte, eta telebistarako egindako dokumentalak 15 herrialdetik gora emititu dira. Gainera, ‘80 egunean’ film luzeak hainbat sari eskuratu zituen, eta ‘Loreak’ lanak mugarri historikoa ezarri zuen, Zinemaldiako Sail Ofizialean hautatutako euskarazko bigarren film luzea izan baitzen. Bi filmak Jose Maria Goenagarekin elkarlanean zuzendu zituen.

Sarrera doan.