Arabako Esperientzia Gelek 25. urteurrena ospatu dute
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/21
Arabako Esperientzia Gelek euren 25 urteko historia ospatzeko ekitaldia egin dute Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian. Joxerra Bengoetxea EHUko errektorea, Maria Teresa Bizkarra Arabako Esperientzia Geletako zuzendaria, Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol saileko foru diputatua eta Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendaria izan dira bertan. Gainera, Gelako irakasleak eta lehengo eta egungo ikasleak ere bertaratu dira.
Esperientzia Geletako ikasketak 2001.urtean jarri ziren martxan Araban, eta proiektua ez da ahuldu, kontrakoa baizik. Aurten, 307 adineko daude ikasgeletan, Gizarte Zientzietako Unibertsitate Titulua eta Helduentzako Unibertsitate ikastaroen (HUI) artean.
Horrez gain, jarduera osagarriak ere egiten dituzte: egungo gaiak jorratzeko hitzaldi zikloak, musika emanaldiak, operaren inguruko hitzaldiak eta opera emanaldietara joan, bisita kulturalak, antzerki taldea, egunkaria (urtean bi ale ateratzen dira) ...
Argazki guztiak Flickr-en: Arabako Esperientzia Gelen 25. urteurrena || 25 aniversario de las Aulas de la Experiencia de Álava | Flickr
