-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Arkitektura Goi Eskola Teknikoan graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/09
EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2024-2025 ikasturteko 105 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Bertan Unai Artola Alduntzinek eta Laura de los Ríos Alonsok promozioko ikasketa-amaierako aparteko saria jaso zuten; Laura de los Ríos Alonsok, Ane Mendinueta Munguirak, Beñat Eizagirre Artetxek, Joseba Gaztañaga Iturraldek, Naroa Mauriz Citoresek, eta Xabier Wigerfelt Holgadok aldiz, bikaintasun-aipamenarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreorde Gotzone Barandika eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Laura de los Rios eta Mikel Munarriz ikasleen ordezkariek nahiz Edurne Aperribay Ulacia Gipuzkoako EHAEko ordezkariak parte hartu zuten. Dantza eta musika emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.
