Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2021/12/16, 18:00
Kokapena
Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, abenduaren 16an, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2019-2020 promozioko 104 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmediano, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga, eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Juana Otxoa-Errarte ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Pedro Astigarraga arkitektoak (Astigarraga y Lasarte-Arquitectos) hitzaldia eskainiko du.
PROGRAMA
-Jose Miguel Rico idazkari akademikoa. 2019-2020 ikasturteko Memoriaren azalpena.
-Juan Jose Arrizabalaga Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.
-Juana Otxoa-Errarte Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako presidentearen hitzak.
-Pedro Astigarraga arkitektoaren hitzaldia.
-Diploma banaketa.
-Laura Vozmediano Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari