-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
-
Ekainaren 12ko programa argitu da
Arrain hiruarantza aztertzen eta kontserbatzen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/08/09
NON: Gobela ibaia. NOIZ: 2021eko uztailaren 26an. NORK: Alvaro Antón. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Saila.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, uda honetan arrain hiruarantzaren (Gasterosteus aculeatus) populazioaren bilakaera aztertzen jarraitzen dugu; izen herrikoiak dioen bezala, bizkarraldean hainbat arantza duen arraina ezagutzen. Arrain txikia da, ez du 6 cm baino gehiago, kutsadura, dragatze, desbideratze eta hamaika lazeriatatik ozta-ozta bizirik irauteko duena.
Hor gaude Gobelako laginketa lanetan, arrantza elektrikorako aparatua lagun dugula, arrainok harrapatzeko eta, zenbatu eta aztertu ondoren, berriro aske uzteko aukera ematen duena.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus