euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Begiradak hitzaldi zikloa ‘Gerra eta energia’-ri buruzko hitzaldi batekin hasiko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/10/28 Noiz arte: 2027/02/10

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Begiradak hitzaldi-zikloa EHUko Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ekimena da, eta urtero egiten da ACAEXA-AEIKE Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkartearekin koordinatuta. 2026-27 ikasturterako programatutako hitzaldi-ziklo honetan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dira. Helburua  topagune bat eskaintzea da inguruko hainbat eragilerekin, ezagutza eta esperientzia partekatzeko eta gaur egungo gizarte-gaiei buruz hausnartzeko.  

Lehenengo hitzaldia, Aitor Urresti irakasle doktoreak eskainiko du, EHUko Energia Ingeniaritza saileko irakaslea eta izenburua ‘Gerra eta energia’ izango da. Jarduera asteazkenean, urriak 28, 19:10ean, EHUko Letren Fakultateko gradu aretoan izango da (Unibertsitateko pasealekua, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz). 

Zikloaren hurrengo hitzaldiak honako hauek izango dira: 

Azaroak 18 

Guillermo Marin Casado. EHUko Historia Garaikidea saila 

‘El mundo del trabajo en el País Vasco’ 

Azaroak 25  

Iñaki Sagredo Garde. Idazlea eta arkeologoa 

‘Castillos alaveses en la defensa del reino de Navarra’ 

Abenduak 16  

Mari Luz Esteban Galarza. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila 

‘Andrezaharren manifestua: irakurraldia eta eztabaia’ 

Urtarrilak 20 

Txabi Arnal eta Edu Zelaieta. EHUko Lengua eta Literaturaren Didaktika saila 

‘7 pediatras de Alepo’ 

Otsailak 10 

Patxi Zubizarreta eta Pello Ramirez. Idazlea eta musikaria, hurrenez hurren 

‘Falta de cobertura. Sosegurako kapsulak: gogoeta musikatuak’ 

 

* Sarrera librea izango da aretoaren aforoa bete arte.