euskaraespañol

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Bilboko Hezkuntza fakultateko 2021-2022ko promozioaren graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/16, 18:30

Kokapena

Bizkaia Frontoia (Miribilla Frontoia)
Luis de Castresana 2. Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailaren 16an, 18:00ean, Bizkaia Frontoian (Miribilla) Gizarte Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduen eta “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterraren” 2021-2022 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo da.

Guztira graduatu dira 416 lagun: 322 emakumezko eta 94 gizonezko:

  • Gizarte Hezkuntzako Graduan, 100
  • Haur Hezkuntzakoan, 138
  • Lehen Hezkuntzakoan, 178
  • Psikodidaktika Unibertsitate Masterrean, 17

Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

  • Gizarte Hezkuntza: Isabel Galán Gonzalez y Rebeca Bejarano Reyes
  • Lehen Hezkuntza: Maialen Alsasua Balanzategui y Pello Lejarcegui Urriolabeitia
  • Haur Hezkuntza: Maddi Urquijo Serna y Janire Rueda Castañares

Ekitaldiaren egitaraua honako hau izango da:

  • Hezkuntza fakultateko dekanoak, Urtza Garayk, hartuko du hitza
  • Omenaldia erretiroa hartu duten fakultateko irakasleei eta AZP-ei
  • 2021-2022ko promozioaren aitabitxiak, HEIZE Elkarteko presidentea den Iñigo Salaberriak, hartuko du hitza
  • Promozioko Sari Berezien aktaren irakurketa eta omenaldia.
  • Omenaldia egresatuei eta unibertsitateko masterra gainditu dutenei
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak, Jokin Bildarratzek, hartuko du hitza
  • Eva Ferreira errektoreak emango dio amaiera ekitaldiari
  • UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia