Anima zaitez eta bizi EHUP! Jaia barrutik
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/08
Oporren erdian gauden honetan, EHUren komunitatea jada itzulerari begira dago. Unibertsitate bizitzari gogotsu hasteko aitzakia ezin hobea izango da EHUP! Jaia, campus giroa piztu eta elkartasuna sustatzeko helburua duen festa handia.
Gipuzkoako campusak dei egin dio EHUko komunitateari ekimenean parte hartzera, bereziki boluntarioen taldearekin bat egiteko. Izan ere, aurten ere, parte-hartzea giltzarri izango da egunaren arrakastarako eta giro paregabea sortzeko.
Interesa dutenek galdetegia bete beharko dute, eta nahi duten arloan laguntzeko aukera izango dute: txosnetako txandak, herri kirolak, mahai-tenis txapelketa, bazkariko mahaien kudeaketa, mus txapelketa, garbiketa, puntu morea eta bingo musikatua. Gainera, boluntario gisa aritzen direnek 1 ECTS kreditu eskuratzeko aukera izango dute, esperientzia aberasgarri honi balio akademikoa ere emanez. Bolondres bezala apuntatzeko epea amaitu da. Alabaina, zabalik dago eguneko jardueretan parte hartzeko izen-ematea. Interesa dutenek galdetegia bete beharko dute.
Denon artean egingo dugu posible EHUP! Jaia egun ahaztezina izatea!