euskaraespañol

Redes sociales campusa

Hitzaldia: Hidrokarburoen isurketak eragindako itsasoaren kutsadura: Betiko kontua

Noiz eta non

2019/04/10, 12:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Víctor Valencia kimikariak, AZTIko ikertzaileak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Hidrokarburoen isurketak eragindako itsasoaren kutsadura: Betiko kontua’.

Sarrera irekia da.

Grande America kargaontziak duela gutxi izandako hondoraketak bere erregai-tangetako fuel-olioa isuri zuen itsasora, eta beste behin ere, itsasuntzien istripuetan isuritako hidrokarburoek eragindako itsas-kutsadura guztion ahotan jarri da.

Hitzaldian, hidrokarburoek eragindako ingurumenaren gaineko eragina zertan den modu orokorrean azalduko da, Bizkaiko Golkoan azken urteetan gertatutakoak kontuan izanik. Era honetako istripuetan zientziak eta bereziki kimikak isurketak kudeatzeko eta ondoren datozen eraginak ebaluatu eta jarraipena egiteko duten paperaz hitz egingo du hizlariak.