euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk ordutegi berezidun ikasteko gelak irekiko ditu azterketa garaian

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/28

Euskal Herriko Unibertsitateak ordutegi berezidun ikasteko gelak irekiko ditu bere ikasleentzat hiru Campusetan 2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa garaian.

Gipuzkoako Campusean, Ignacio Maria Barriola Eraikineko (Elhuyar Enparantza, 1) ikasgelak azterketa garaian asteburuetan irekiko dira. Goizeko 8:00etatik gaueko 22.00etara arte egongo dira irekita urtarrilaren 2tik 24ra arte (salbuespena: urtarrilaren 23an, Unibertsitate Orientaziorako Azoka dela eta, gelak ez dira ikasteko irekiko). Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da. Gogoarazi, larunbatetan Carlos Santamaría Zentroan dagoen campuseko liburutegia irekia egon ohi dela 9:00etatik 14:00etara.


Bizkaiko Campusean, urtarrilaren 2tik 17ra bitarteko jaietan eta asteburu guztietan, egongo dira zabalik ikasteko gelak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Sarriko), 9.30etatik 24.00etara bitartean, eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta), 9.30etatik 22.00etara bitartean. Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

Arabako Campusean, urtarrilaren 4tik 22ra bitartean, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irekiko dira ikasteko gelak. Ordutegia honako hau izango da: larunbat eta igandeetan goizeko 9:00etatik gaueko 24:00ak arte eta astelehenetik ostiralera bitartean 21:00etatik gaueko 24:00ak arte. Beraz, ikasgela hauek, Elurreta eraikineko ohiko ikasteko gelek duten ordutegia (astelehenetik ostiralera bitartean 8:00etatik 21:00ak arte) hedatuko dute.