-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
Matematika eguneroko bizitzan zikloko 1. hitzaldia: ¿Por qué dudamos? Luca Fanelli eskainia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/07, 19:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bidebarrietako Liburutegiak "Matematika eguneroko bizitzan" dibulgazio-zikloaren hogeita hirugarren edizioa hartuko du maiatzean. Bilboko Udalak, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) eta EHUk antolatutako jardunaldi honen helburua da matematikak publiko orokorrari hurbiltzea eta eguneroko bizitzan duten presentzia erakustea.
Programazioa maiatzaren 7an hasiko da, 19:00etan, “¿Por qué dudamos? (matemáticas, incertidumbre y decisiones)” hitzaldiarekin. Luca Fanelli EHUko BCAMeko Ikerbasque ikertzaileak eskainiko du berbaldia. Han matematikari buruzko ikuspegi berritzailea proposatuko du, ez erantzun multzo itxi gisa ulertuta, baizik eta pentsatzeko, akatsak murrizteko eta ziurgabetasun-egoeretan erabakiak hartzeko tresna gisa.
Zikloak maiatzaren 14an eta 21ean jarraituko du, medikuntzan matematika aplikatzeari eta eredu geometrikoak aztertzeari buruzko saio berriekin.