-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
'Donostia is Science' kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/05/28 Noiz arte: 2025/05/30
Kokapena
Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Antolatutako ekimenen artean, asteazken honetan, maiatzak 28, ‘Donostia is Science’ kongresua izango da. Bertan, lurraldeko ikerketa-zentroetan kimikarekin lotutako ezagutza-arloetan lan egiten duten 150 ikertzaile, gazte eta senior inguru bilduko dira. UPV/EHUko Kimika Fakultateak antolatzen du kongresua, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM), POLYMAT, NanoGUNE, BiomaGUNE, CIDETEC eta Biogipuzkoa ikerketa-zentroen laguntzarekin.
Kongresuaren inaugurazio ekitaldia asteazkenean, maiatzak 28, 9:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (HEFA I), izango da, Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, Jon Umerez Urrezola Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain Beraza Kimika Fakultateko dekanoak aurkeztuta.
Kongresuaren amaiera ostiralean, maiatzaren 30ean, izango da, 15:30ean, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (HEFA I), Albert Fert Fisikako Nobel saridunak, Kimika Fakultateko Itzal Handiko Irakasleak, emango duen emanaldiarekin.
Hiru egunetan zehar, maiatzaren 28tik 30era, kimika organikoan, ezorganikoan, analitikoan, kimika fisikoan, biokimikan, polimeroetan aritzen diren kimikariek zein ezagutzaren arloko gertuko zientzialariek (biologoak, medikuak, fisikariak, materialen zientziak, ingeniariak...) sintesi kimikoari, biomedikuntzari, material eta energia berriztagarriei, polimeroei eta horien aplikazioei, biomaterialei, bateriei eta antzeko gaiei buruzko esperientzia eztabaidatu eta partekatuko dute. Zientzia-ekitaldi honen helburu nagusia da lankidetza berriak ezartzea eta UPV/EHUko KImika Fakultatearen eta lurraldean dauden beste Ikerketa zentroen artean dauden loturak finkatzea; hiriko ekosistema zientifikoa sustatzea; lurraldean prestatzen diren ikertzaile gazteen ikerketa aurrerapenak zabaltzea; eta, kimikako hainbat arlotako eta zientziaren beste adar batzuetako zientzialari arrakastatsuak erakartzea.