Ispiluan zehar: literatura emakume zientzialariei begira
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/28 Noiz arte: 2015/04/27
Deskribapena
Asteartea, apirilak 28, 19:30etan, San Telmo Museoan, Donostian, Marta Macho Stadler Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du: 'A través del espejo: la literatura mira a las científicas' (Ispiluan zehar: literatura emakume zientzialariei begira). Jarduera Donostia International Physics Center, Mestizajes programaren baitan, antolatu du, San Telmo Museoarekin eta Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean.
Zientzia ez da "gizonen gauza" bakarrik; haren aurrerabidean emakume askok parte hartu du, tamalez, bigarren mailara baztertua eta are isildua izanik. Literaturak emakume zientzialari hauetako batzuk ahazmenetik atera ditu; ispilua zeharkatuko dugu alde batetik bestera letren munduko emakume eta gizonen begiradetatik pertsonaia hauek ezagutzeko.
Marta Macho Stadler (Bilbao, 1962), matematikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da, zientzia dibulgatzaile, blogaria eta Mujeres con Ciencia-ko editorea da. Alikanteko Unibertsitateko III Berdintasun Saria jaso berri du emakume zientzialarien ekarpenak ezagutarazteko egindako lanagatik.
Sarrera librea, eserleku guztiak bete arte. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Informazio gehiago hemen.