UPV/EHUko antzerki taldeak 'Noiz itzuliko zara, Ulises?' taularatuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/20 Noiz arte: 2016/04/19
Deskribapena
Asteazkena, apirilaren20an, 18:00etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko antzerki taldeak ¿Cuándo volverás, Ulises? (Noiz itzuliko zara, Ulises?) antzezlana taularatuko du, gaztelaniaz eta euskaraz, Maite Agirreren zuzendaritzapean. Obra James Joyceren Ulises eleberriaren azken kapitulua den MOLLY BLOOMen bakarrizketatik abiatzen da ITAKAra, ‘Noiz itzuliko zara, Ulises' bidetik.
Sarrera librea da.
Laburpena: Molly ohean dago; loa galduta, sare fin bat ehuntzen ariko da memoria bezain mehea, eta ikaragarrizko bidaiari ekingo dio, bizitza bezain luzea, non Mollyk zalantzan jarriko ditu bere mundua, gizonezkoekiko bere harremanak; gizartearen biolentziaz edo Europaren errealitateaz eztabaidatuz eta, nola ez, Irlandaren egoeraz. Paraleloki agertzen joango zaizkigu hainbat eta hainbat pertsonai, egoera, pasarte, Mollyrekiko eguneroko bizitzan harremanetan daudenak. Pieza hau bidai bat da, odisea bortitza, gure desirak berotzen duena. Mollyren edo Leopolden edo Stephen Dedalusen odisea. Agian naufragioa da, borroka, desesperazioa, edo autoengainua. Etxea galduta ibiliko dira, eta, protagonistak, Leopold Bloomek, agian jakin gabe Itakara itzulia, bere etxea aurkituko du: Molly, hain zuzen.