euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jarduera irekia: Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/14 Noiz arte: 2016/06/06

Deskribapena

Asteartea, ekainaren 14an, 17:00etan, Miramar Jauregian, Donostian, Uda Ikastaroen baitan, Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoari buruzko jarduera irekia egingo da. Hau 2016-2017 ikasturtean abian jarriko da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean.

Sarrera librea da.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Maggy Barrere, UPV/EHUko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea
  • Iñigo Lamarca, Gipuzkoako Batzar Nagusien abokatua
  • Eva Cerón, Botere Judiziala, epailea
  • Marie Lamarche, Burdeoseko Klinika Juridikoaren zuzendaria
  • Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren arduradun juridikoa
  • Isabel Abella, abokatua
  • Enare Urrestarazu, Abokatutza Unibertsitateko Masterraren ikaslea     

Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak (JSKJ) giza eskubideen aldeko eta diskriminazioaren kontrako konpromisoa hartzen duen ereduari jarraitzen dio eta honako helburu hauek ditu, besteak beste: harremanetan jartzea Zuzenbide Fakultateko ikasleak bidegabekeria larriak nozitzen dituzten pertsona eta taldeekin; kasuen analisi eta kanalizazio juridikorako tresnak sortzea (zuzenbideen ingeniaritza eta proposamen kriminologikoak), ikasketetan ikasitakoa bateratuz gizarte aktibismoan diharduten elkarte eta erakundeen esperientziarekin; erreformak planteatzea ikasketa juridikoetan eta kriminologikoetan, zeharkakotasuna txertatzeko botere sistemei buruzko gogoetetan; eta, azkenik, ekarpena egitea botere publikoek justizia sozialeko politiketan egiten duten lanari, zer arlotan esku hartu edo hobetu daitekeen proposatuz.

Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bitartez, Zuzenbide Fakultateko ikasleek curriculum praktikak, borondatezkoak, Gradu Amaierako Lana (Zuzenbideko edo Kriminologiako graduak) eta Master Amaierako Lana egin ahal izango dituzte. Horrez gain, klinika juridikoaren zerbitzuak herritarrengana zabaldu ahal izango dira, gizarte sektore baztertuenen aldeko zerbitzu altruista eskainiz. Horrela, bada, klinika juridikoa izango da "zuzenbidearen ikasketa kriminologikoen sistema pedagogikoaren ikaskuntza eta –aldi berean– eraldatze gunea, eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoak identifikatzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko laborategia. Izan ere, estrategia horiek baliabide egokiak izan daitezke ikasleak gizarte bidezkoago bat lortzeko duten zeregin garrantzitsuaz ohartzeko".