Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte hasiera
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/24 Noiz arte: 2016/11/21
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, azaroaren 24an, 19:00, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko VI. Topaketaren esparruan, egingo da Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia.
Hasierako lezioaz Santiago Redondo Illescas arduratuko da. Bartzelonako Unibertsitateko Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua saileko irakasle titularra da, eta izenburu hau duen hitzaldia emango du: ‘Tratamientos terapéuticos y reinserción de los agresores sexuales'. Cesar San Juan irakasleak hizlariaren aurkezpena egingo du.
Ekitaldian Jocelyne Castaignède Pau et des Pays de l' Adour Unibertsitateko irakasleari eta Santiago Redondo Illescas Bartzelonako Unibertsitateko irakasleari Kriminologiako Euskal Institutuaren Ohorezko Kide berriei dagokien diploma emango zaie. Laudatioa Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari eta Asociación Internacional de Derecho Penal elkarteko ohorezko presidente Jose Luis de la Cuestak egingo du.
Pinatel saria
Halaber, Jean Pinatel 2016 Ikerketa saria emango da ere. Edizio honetan ex aequo izan dira saridunak:
- Daniela Ruiz Armesto. Bada, egin duen lanagatik eman diote saria: ‘Análisis criminológico del fenómeno vasco de las desapariciones de recién nacidos (1939-2016)'.
- Jaseff Raziel Yauri Miranda. Honako lan honengatik emango diote saria: ‘Redes de gestión de seguridad en un mundo de riesgos: Estados Unidos, España y Brasil como escenario de contención y exclusión ante amenazas fácticas/construidas'.
Irabazleen mintzaldien ondoren, 2015-2016 ikasturtean ‘Justicia Restaurativa: nuevas perspectivas en Mediación' ikastaro osagarria eta ‘Asistencia a las Víctimas de Experiencias Traumáticas' graduondoa egin duten ikasleei diploma banaketa egingo da.
Jarraian, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak ekitaldiari amaiera emango dio.