euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/15 Noiz arte: 2016/12/02

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 15ean, 18.00etan, Donostiako UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunen IV. promozioari agur esateko ekitaldia egingo da. Guztira 175 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea. Honakoa hau izango da ekitaldi akademiko batean egiten duen azken partaidetza errektore bezala.

Ekitaldian parte hartuko dute ere: Arturo Rodríguez Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa; Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoa ataleko koordinatzaileak; eta Itziar Azkue, ikastegi horretako Praktika eta Enpresekiko harremanetarako dekanordeak.

Bertan ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan Mikel Sarriegui ikasle ohi eta ADEGIko Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntzarako zuzendariak hitz egingo du, baita 2015-2016 promozioko espediente hoberena izan duen Haizea Luceño ikasleak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte: Miguel Angel Zubiaurre eta Gotzon Garmendia 25 urtetan zehar UPV/EHUn emandako zerbitzuengatik; eta ieTeam Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Iñigo Ugarte enpresaren CEO-zuzendari nagusiak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izango da.