euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Sirian jaioa' dokumentala ikusgai

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/15 Noiz arte: 2017/03/13

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 15ean, 18.00etan, UPV/EHUko Zuzenbideko Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, ‘Nacido en Siria' dokumentala izango da ikusgai, berriki Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatua izan dena.

Sarrera librea da.

Film dokumental honen zuzendaria den Hernán Zin-ek, José María Forqué Saria jaso zuen iaz (2016) ‘Nacido en Gaza' dokumentalaren bitartez, eta aurten Goya Sarietara joateko hautatu dute egin duen lan berriarekin. Hogei urte daramatza gatazka armatuak herrialdez herrialde aztertzen, 50 herrialde baino gehiago jada, testu, liburu eta dokumentaletan gatazka horien benetako egoera ikusarazi eta islatu ahal izateko, munduan giza eskubideak kontuan hartu gabe jasotzen diren gertakarien inguruan.

Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIAk antolatu du jarduera, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformaren eta UPV/EHUren laguntzarekin. Hau Siriako jatorria duten lau milioi pertsonek duten errealitateari eskainita dago, haien herrialdetik ihes egin behar baitute bost urtez dirauen Gerra Zibilaren biktima zuzenak baitira, eta haien sufrimendua ez baita eteten Europara iristean.

Dokumentalak gogorarazten du "II. Mundu Gerraz geroztik exodo handiena gertatzen ari dela 3.500 bizitza baina gehiago Europarako bidean utzita. Exodo honen biktima ahulenak haurrak eta umeak dira eta Europaren erantzuna gertakari hauen aurrean harresiak eraikitzea, biktimak kriminalizatzea eta eragozpenak ezartzea pertsonek asilo eskubidea izan ez dezaten. ‘Nacido en Siria' zazpi umeen eta zazpi nerabezaro istorioen ahotsa da, hamaika herrialdetan zehar ibilitakoa, haien familia egitura, eta harekin, haien nerabezaroa desagerraraziz. Infernua ezagutu ondoren, ezingo dute ahaztu, eta zama horrekin bizi beharko dira etorkizunean. Astintzen gaituen errealitate honen inguruan hausnarketa elkarbanatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Izan ere, garai honetan eraikitzen ari diren harresiekin, film dokumental honek duen helburua zubiak eraikitzeko laguntza sortzea baita", diote antolatzaileek.