euskaraespañol

Redes sociales campusa

Udaberriko XV. Lasterketan 1.500 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/19 Noiz arte: 2017/03/16

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Igandean, martxoak 19, 10.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik (Ignacio Mª Barriola Zentrotik, Elhuyar plaza 1, Donostia), abiatuko da UPV/EHUK eta Donostiarrak Kirol Klubak antolatzen duten Udaberriko XV. Lasterketa.

10.000 metroko herri-lasterketa hau hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, Alde Zaharra bisitatuz, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Lasterketa Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa da eta guztira 1.500 dortsal inguru prestatu dira. Likidoak hartzeko postua 5. kilometroan egongo da, Moneoren Kuboen alboan, Kursaalean. Eta Kontxa Pasealekutik itzulera errepidetik izango da, ez bidegorritik.

Oraindik lasterketaren dortsala jaso ez dutenek egin ahal dute UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuan: Larunbata, martxoak 18, 16:00etatik 20:00etara, eta lasterketaren eguna, igandea, martxoak 19, 8:00etatik 9:00etara. Ezinbestekoa izango da NAN-a edo inskripzio ziurtagiria aurkeztea.

Antolakuntzari esker, parte hartzaileek aldagela eta dutxa zerbitzuak erabilgarri izango dituzte Benta Berri kiroldegian, baita lasterketak irauten duen artean arropategi zerbitzua ere (motxila, poltsa, etab. gordetzeko).

Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek garaikurrak jasoko dituzte, baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek ere. Halaber, lasterketa amaitu ostean, parte hartu dutenen artean opari zozketa egingo da.

Edizio honetan, Peio eta Juan Mari Garin anai zein Uxue Fraile korrikalariei lasterketako 1. dortsalarekin omendu dituzte. Horrez gain, elkartasun kausekin kolaboratzeko filosofiaren barruan, Udaberriko Lasterketako antolakuntzak ekarpen ekonomikoa egingo dio Asociación contra el Cáncer de Gipuzkoa elkarteari (lasterketaren ‘0' dortsala).

Argibideak: http://www.donostiarrak.com