EHU 2032: Hobekuntza, inpaktu handiagoa jomugan. Partaidetza eta lankidetza, eraldaketaren giltzak.
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/11/12
Kokapena
Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
EHU, UNIBASQ eta EUSKALITek jardunaldi hau antolatu dute datozen urteetan zabaltzen diren aukerei elkarrekin begiratzeko. Europako goi-mailako hezkuntzan datozen berrikuntzak ezagutzeaz gain, ikastegien garapena, prestakuntza, kontrastea, ebaluazioa eta hobekuntza laguntzeko baliabideak aurkeztuko dira. Era berean, hiru erakundeen arteko lankidetzak EHUko ikastegien ibilbidea sendotzeko eskaintzen dituen aukeren inguruko gogoeta partekatua sustatuko da.
Helburua egindako ibilbidea abiapuntu hartzea, partaidetza eta lankidetza indartzea eta, hobekuntzaren bidez, inpaktua handitzeko, haren aitortza sendotzeko eta eraldaketa sustatzeko aukerak identifikatzea da.