euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu 3 campusetan azterketa-aldian

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/08

2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.

Ikasgelak irekiko dira asteburuetan honako toki hauetan:

Arabako Campusa:

Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehen Magisterirza Eskola)
Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1

Ikasteko ikasgelak egunotan irekiko dira:

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29
  • Uztaila: 5-6

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira.

 

Bizkaiko Campusa:

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
Lehendakari Agirre, 83. Sarriko
Beheko soilaruko ikasgeletan

Ikasteko ikasgelak Bizkaiko Campusean egunotan irekiko dira:

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29
  • Uztaila: 5-6

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira.

UPV/EHUko ikasle  txartela beharrezkoa izango da sartzeko.

Bilboko Udalak prestatzen dituen gelei buruzko informazioa

 

Gipuzkoako Campusa:

Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasealekua, 18

Ikasteko ikasgelak Gipuzkoako Campusean egunotan irekiko dira:

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29
  • Uztaila: 5-6

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira.

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

*UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak.

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.