EHUk 2024ko 551 doktore berriak izendatzeko ekitaldia ospatuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/05/30 2025/05/30, 17:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 30, Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusian (Leioako campusean) doktore berriak izendatzeko ekitaldia egingo da. Ekitaldiaren buru Joxerramon Bengoetxea erretorea izango da, eta hitzaldiaren gaia ‘Tutankamonen hilobia eta beste historia arkeologiko batzuk’ izango da, Agustin Azkarate Garai-Olaun Arkeologia katedradunaren eskutik.
Guztira 551 doktore berrik defendatu zuten tesia 2024an, horietatik % 51 emakumeak (280) eta % 49 gizonak (271). Nazioarteko tesi bat irakurri zuten doktoregoko 268 ikaslek (%49), 92 euskaraz aurkeztu ziren eta 30ek industria-aipamena lortu zuten.
Ezagutzaren arloari dagokionez, tesien % 29 Zientzietan defendatu ziren, % 18 Ingeniaritza eta Arkitekturan, % 19 Osasun Zientzietan, % 23 Gizarte eta Lege Zientzietan eta % 11 Arte eta Humanitateetan.
Azken urteetan EHUn irakurri diren doktore-tesien kopuruak goranzko joera erakusten du; izan ere, azken lau urteetan, % 23 hazi da kopurua: 2021ean 424 tesi irakurri ziren; 2022an, 462; 2023an, 512; eta 2024an, 551.
Ekitaldiaren egitaraua:
- Doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa Eva Portillo idazkari akademiko andrearen eskutik.
- Edurne Simon Doktore Eskolako zuzendari andrearen hitzaldia
- Lezioa Agustin Azkarate Garai-Olaun Arkeologia katedradunaren eskutik
- Doktore berrien izendatzea, Leire Garmendia idazkari nagusiaren eskutik
- Joxerramon Bengoetxea errektorearen hitzaldia
- EHUko Koroaren emanaldia