-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/04
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren heriotzaren berri izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak gogora ekarri du bere figura eta bere lehen agintaldian euskal unibertsitate publikoa sortzeko izan zuen erabakimena. 2025-26 ikasturtearen hasierako ekitaldian unibertsitateak eskertu egin zion erabaki hori hartu izana. Urrezko domina aitortu zion, bere ibilbide politikoan islatutako herri honekiko konpromisoaren erakusgarri.
Ildo horretan mintzatu da Joxerramon Bengoetxea errektorea: “Min eta pena handiz jaso dugu Carlos Garaikoetxea lehendakariaren heriotzaren berria. EHUk urrezko domina eman zion 2025eko irailean, bere agindupean sortu baitzen euskal unibertsitate publikoa. Gure autogobernuaren arkitekto nagusia izan zen. Eta berau eta euskal subiranotasuna Europar integrazio prozesuarekin batera uztargarri egiteko berari zor diogu asmoa neurri handi baten. Bera izan zen herrien Europa aldarrikatzen lehenbizikoa, Europar Parlamentutik. Garaikoetxeak Euskal Herri libre eta bateratu baten aldeko lana eta borroka egin zuen irmoki eta beti biolentzia mota guztien kontra egin ere. Zorretan gaude EHUn berarekin”, adierazi du Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak.