-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/11/24 Noiz arte: 2025/12/18
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Unibertsitateak bere irakaskuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoako lurraldean zehar egingo diren hainbat informazio-saiotan
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Gipuzkoako Campusaren Errektoreordetzaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu Gipuzkoako hainbat herritan.
Saio hauen helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.
Lehenengo Informazio-saioa astelehenean, azaroaren 24an, 18:30etan, izango da Legazpin (Kultur Etxea, areto nagusia). Ostean, Euskal Herriko Unibertsitatea Eibarren, Beasainen eta Donostian izango da. Ekitaldi guztiak 18:30ean hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostian izan ezik, 12:30ean izango baita saioa, aurrez aurrekoa zein online).
SARRERA IREKIA
NORENTZAT
- Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat.
- Orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat.
BERTARATZEA
Abenduaren 18an, Donostian, egingo den saioa web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka klikatzearekin nahikoa da. Aurrez-aurreko saioetan ere ez da izenik eman behar.
Jarraian egunak eta lekuak agertzen dira.
| Azaroak 24 | 18:30 | LEGAZPI (elebidun) | Kultur Etxea (areto nagusia) |
| Abenduak 1 | 18:30 | EIBAR (elebidun) | Portalea Kultur Etxea (areto nagusia) |
| Abenduak 3 | 18:30 | BEASAIN (elebidun) | Loinazpe Institutua (areto nagusia) |
| Abenduak 18 (aurrez aurrekoa eta online) | 12:30 | DONOSTIA (elebiduna) | Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia) |