Eusko Jaurlaritzak, 2025eko ekainaren 3an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) 88.500 euroko zuzeneko laguntza ematea onartu du, Besaldi-Enplegu eta Gizarteratze Politikak Ebaluatzeko Organoaren aurrekontuaren kontura.
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak enplegua eta gizarteratzea bultzatzen dute
Eusko Jaurlaritzak 88.500 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari, enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan lankidetza sustatzeko
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/03
Joxerramon Bengoetxeak, EHUko errektoreak, adierazi du dirulaguntza hau "Enplegu eta gizarteratze politiken ebaluazioaren arloan ikerketa, prestakuntza eta transferentziarako unibertsitate estrategia global bat aktibatzeko proiektuarekin" abiatzen dela, eta hori aurrerapauso garrantzitsua dela Besaldirekin epe luzerako lankidetza estrategikoa izateko. "Unibertsitatea, Euskal Sektore Publikoaren zati eta diziplinarteko topaleku eta bikaintasun gisa, inplikatu egingo da, proposatutako helburuak lortzeko metodologia eta zorroztasun osoa emanez", esan du errektoreak.
Bestalde, Fernando Fantova, Besaldiko arduradunak, eskertu egin du Bengoetxea errektorearen eta haren errektoretza-taldearen apustu irmoa eta dedikazio handia enplegu-politika publikoen eta gizarteratze-politiken ebaluazioaren arloan lankidetza egonkorra, instituzionalizatua eta gero eta handiagoa ahalbidetzen ari diren lan-bileretan.
Ildo horretan, EHUko Eragin Sozialeko zuzendari Ugo Mayorren, Besaldiko arduradun Maite Sanzen eta EHUguneko zuzendari Igor Ahedoren ekarpenak ere nabarmendu behar dira.