euskaraespañol

EHUk ikasteko gelak jarri ditu 3 campusetan azterketa-aldian

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/08

2024/2025 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin. 

Ikasgelak irekiko dira asteburuetan honako toki hauetan:  

Arabako Campusa:  

Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehen Magisterirza Eskola) 
Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1 

Ikasteko ikasgelak egunotan irekiko dira: 

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31 
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29 
  • Uztaila: 5-6 

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira. 

 

Bizkaiko Campusa:  

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean 
Lehendakari Agirre, 83. Sarriko 
Beheko soilaruko ikasgeletan 

Ikasteko ikasgelak Bizkaiko Campusean egunotan irekiko dira: 

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31 
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29 
  • Uztaila: 5-6 

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira. 

UPV/EHUko ikasle  txartela beharrezkoa izango da sartzeko. 

Bilboko Udalak prestatzen dituen gelei buruzko informazioa 

 

Gipuzkoako Campusa:  

Elbira Zipitria zentroa  
Ondarreta pasealekua, 18 

Ikasteko ikasgelak Gipuzkoako Campusean egunotan irekiko dira: 

  • Maiatza: 10-11, 17-18, 24-25 eta 31 
  • Ekaina: 1, 7-8, 14-15, 21-22, 28-29 
  • Uztaila: 5-6 

Aretoen erabilera ordutegia 09:00etan hasi eta 21:00etan itxiko dira. 

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. 

*UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara. 

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak. 

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak