-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
EHUko bi ikaslek BAFE probetako lehen bi postuak lortu dituzte
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/02
Gurutze Padrones Blázquez eta Unai Idoate Herrera, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Farmazia Fakultateko graduatuak, urtarrilaren 24an BAFE (Barne Farmazialari Egoiliarra) probetan lehenengo eta bigarren notarik onena lortu dute, hurrenez hurren.
Guztira, probetara 1.293 hautagai aurkeztu ziren, eskainitako 362 plazetako bat lortzeko. Sei dira BAFEn eskaintzen diren espezialitateak: Analisi Klinikoak, Biokimika Klinikoa, Erradiofarmazia, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, eta Ospitaleko Farmazia.
Aurten, EHUren Farmazia Fakultatetik 67 ikasle aurkeztu dira etsaminotara eta 26k plaza ateratzea lortu dute, hau da, % 38,8k. Gainera, 8k lehenengo 100en artean egotea lortu dute.
"Oso pozik gaude lortutako emaitzekin eta, bereziki, gure ikasle ohiek, Gurutze Padronesek eta Unai Idoatek, lortutakoekin, lehenengo eta bigarren postuetan egon baitira, hurrenez hurren –adierazi du ikastegiko dekanotzak–. Emaitza horiek erakusten dute EHUren Farmazia Fakultateak emandako prestakuntzaren kalitatea goi-mailakoa dela".