Aurkezpena
EHUP! Jaiaren aurkezpen prentsaurrekoa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/10, 10:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Datorren asteartean, EHUP! Jaia aurkezteko prentsaurrekoa egingo da, martxoaren 10ean, 10:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Campusean (Unamuno plaza. Zelaia), Donostian. Iaz Bizkaiko Campusean egindako jaiaren arrakastaren ondoren, aurten Gipuzkoako Campusak hartuko du jai handiaren lekukoa. Helburu du “EHUko kide izateko harrotasuna aldarrikatzea, eta pertenentzia sentimendua areagotzeko balio izatea”. Apirilaren 24rako osatu da egitarau zabala, EHUren Gipuzkoako Campusean.
Aurkezpenean izango dira, besteak beste:
- Juana Goizueta, EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordea
- Leire Berasaluze, campuseko idazkari akademikoa
- Eneko Ballesteros, Gipuzkoako Ikasle Kontseiluko presidentea