euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

EHUri egindako ekarpena eskertzeko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/06/16 Noiz arte: 2025/06/19, 12:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), bere hiru campusetan, erakundeari eskainitako urte guztiak eta egindako ekarpena eskertzeko aintzatespen-ekitaldi bat antolatu du iaz erretiroa hartu duten irakasle eta ikertzaileentzat, kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako teknikarientzat eta unibertsitatean 25 urte bete dituzten pertsonentzat.

Arabako Campusean 49 pertsona aintzatetsiko dira (28 erretiratu eta 21 pertsona 25 urterekin unibertsitatean); Bizkaiko Campusean 153 pertsona (89 erretiratu eta 64 pertsona 25 urterekin erakundean); eta Gipuzkoako Campusean 69 pertsona aintzatetsiko dira (34 erretiratu eta 35 pertsona 25 urterekin EHUn). Guztira, 271 pertsona aintzatetsiko dira (151 erretiratu eta 120 pertsona 25 urterekin erakundean).

EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea izango da ekitaldietako burua. Halaber, Javier Varona erakundeko gerentea, Efren Areskurrinaga Irakasle-Ikertzaileen errektoreordea eta, campus bakoitzean, Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordea, Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko errektoreordea eta Juana Goizueta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea izango dira, hurrenez hurren. Aintzatespen ekitaldi bakoitza Musikeneko White Carters musika taldearen emanaldiarekin amaituko da.

Eguna eta lekua:

Gipuzkoako Campusa

Ekainak 12, osteguna

12:00

Carlos Santamaría zentroa (auditorioa)

Donostia

Bizkaiko Campusa

Ekainak 16, astelehena

12:00

Bizkaia Aretoa (Mitxelena auditorioa)

Bilbo

Arabako Campusa

Ekainak 19, osteguna

12:00

Letren Fakultatea (gradu-aretoa)

Vitoria-Gasteiz