Kimikako Espainiako Erret Elkarteak (RSEQ) Emilio J. Cocinero izendatu du bere ordezkaria izateko EuChemS-eko (European Chemical Society) Division of Physical Chemistry delakoan. Erakunde hori Europako plataforma zientifiko nagusietako bat da, eta 130.000 kimikari baino gehiago biltzen ditu, 50 bat elkarte zientifikoetakoak.
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
40 urte matematikak lantzen Bilbon
-
Nolakoa zen unibertsoa unibertsoaren aurretik: hutsune kuantikotik galaxietara
-
Isurialde atlantikoko lurrazala isurialde mediterranokoa baino gehiago altxatu da
Emilio J. Cocinero, kimikaren Europako erabakigunean
Europako plataforma zientifikorik garrantzitsuenetako batek aitorpena egin dio EHUko irakasle-ikertzaileari
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/21
Organo horretatik, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Biofisika Institutuko (EHU-CSIC) irakasle-ikertzaileak parte hartuko du Europa mailako ekimen zientifikoak zehazteko lanean, nazioarteko lankidetzaren sustapenean, kongresuetan parte hartuko duten aditu eta hizlarien proposamenean eta aitorpen zientifikoa eskuratzeko prozesuetan. EuChemS kimikaren arlo guztietako ikertzaileen Europako sarea da. Lankidetza eta jakintzaren trukea sustatzen ditu, eta aholku zientifikoa ematen du gaur egungo erronka handien inguruan. Ikertzaileak lau urte inguruko agintaldia izango du, eta haren bidez Europako kimika fisikoaren ikusgarritasuna eta arlo horren koordinazioa sustatzen lagunduko du.
“Izendapen hau aukera bat izango da Europan kimika fisikoa egituratzen laguntzeko, eta gure inguruan egiten dugun ikerketa areago zabaltzeko nazioartean”, esan du Cocinerok.
Cocinerok Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Biofisika Institutuan (EHU-CSIC) egiten du bere ikerketa lana. Bertan lideratzen duen ikertaldeak molekula mailako gorabehera kimikoak aztertzen ditu bereizmen handiko espektroskopiaren bidez. Biomolekulen egitura ikertzen dute, adibidez azukre, peptido eta gas fasean dauden farmakoena, baina astrokimikara ere hedatzen da haien lana. Izan ere, izarrarteko espazioan interes prebiotikoa daukaten molekulak antzematen eta ikertzen aritzen dira.
Cocinero irakaslea Valladolideko Unibertsitateko Kimikako doktorea da, eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zuen doktorego ondokoa. EHUn sartu zenetik 2009an, Espainiako estatuan eta nazioartean aitorpena jaso duen ibilbide zientifikoa garatu du, bere arloan erreferente diren sariak jasoz. Besteak beste, Flygare Award eta Barbara Mez-Starck Foundation Award eskuratu ditu, espektroskopia molekularraren eremuko nazioarteko sari garrantzitsuenetako bi. 130 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan, eta haren ikertaldea nazioarteko erreferentea da bereizmen handiko espektroskopiaren bidezko molekulen egituraren ikerketan.