euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVII. Lasterketa abian da

Martxoaren 17an egingo da proba eta irabazi ekonomikoen zati bat ‘El Futuro es memoria’ elkarteari emango diote

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/01

Erakundeko ordezkariak eta ohorezko dortsalak. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVII. Lasterketa aurkezteko ekitaldia. Errapel Ibarloza campuseko Kirola arloko arduraduna eta Javier Fuentes Donostiarrak Kirol-Klubaren lehendakaria izan dira ekitaldiko buruak. Halaber Angel Perez Federación Atlética Guipuzcoana erakundeko zuzendaritza batzordeko kideak, lasterketaren zuzendari Josean Soroak eta Marian Piñeiro Donostiarrak Kirol-Klubaren kideak ekitaldian parte hartu du ere.

Aurkezpenean, ohorezko titulu moduan, 1. zenbakia duten dortsal tradizionalak banatu dituzte; aurten, hain zuzen, Richard Oribe igerilariari zein Ainhoa Murua trialetari. Murua ezin izan da bertan izan eta bere senarrak jaso du dortsala. Era berean, elkartasun-jardunekin lankidetzan aritzeko filosofiaren baitan, UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVII. Lasterketaren antolatzaileek ‘El Futuro es memoria’ elkarteari 0. zenbakia duen dortsala eman diote. Dortsala erakundeko ordezkari den Lourdes Urrestik jaso du. Bertan izan da ere erakundeko kide Joseba Aulestia.

10.000 metroko herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da, martxoaren 17an, 10:00etan. Hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 1.500 dortsal inguru prestatu dira. Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako garaikurrak egongo dira, eta baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ere. Lasterketa Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa da.

Argibideak eta izena ematea: www.donostiarrak.com