Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketa Donostian
Noiz eta non
2019/10/02, 10:00 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiko jardueren artean topaketak izango dira Eureka! Zientzia Museoan, Donostian. Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Dame Jocelyn Bell Burnell, Jean-Pierre Sauvage eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin elkartuko dira.
Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean Jean-Pierre Sauvage Kimikako Nobel sariduna, Dame Jocelyn Bell Burnell astrofisikaria eta Juan Ignacio Cirac fisikari teorikoa gertutik ezagutzeko eta galderak zuzenean planteatzeko. Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea.
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren baitan antolatutako Donostiako topaketak Kutxa gizarte Ekintzako Eureka! Zientzia Museoaren laguntza du, baita EDP naturgas energiaren parte-hartze berezia ere. Izan ere, galdera interesgarriena sarituko du EDPk.