-
Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeentzako laguntzen ebazpena: eztabaidarako elementu batzuk
-
EHUren eta Iparragirre Eraikuntza Lanak enpresaren arteko hitzarmena
-
Abuztuan hasiko da Gipuzkoako Campuseko pabiloien eraisketa
-
EHUk Boise State Universityko ikasleei agur esan die
-
Baheketa-programak koloneko minbiziagatiko hilkortasuna % 30 murriztu du Euskadin
Erakusketa: GATEPACeko Ipar Taldearen proiektuak (1930-1937)
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/08 Noiz arte: 2025/10/22
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Urriaren 8tik 22ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘GATEPACeko Ipar Taldearen proiektuak (1930-1937)’ izeneko erakusketa ikusgai dago. Erakusketa 20th Century Architecture Technical and Cultural Studies-ek antolatu du, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era.
Erakusketak GATEPACeko Ipar Taldearen arkitektura-lanak aurkezten ditu (Grupo de Artistas y Técnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporánea). Zazpi urte besterik iraun ez bazuen ere (1930-1937), erakunde hark ekarritako berrikuntzak eta erakutsitako ausardiak goitik behera haizeberritu zuten arkitekturaren panorama gurean. Erakusketa 65 panelek osatzen dute. Horietatik 61 Ipar Taldearen proiektuei eskainiak dira; hots, GaTEPACeko euskal adarrarenei. Panel bana proiektu bakoitzeko, bere azalpen eta irudi adierazgarriekin. Gainerako panelek testuinguruaren berri ematen dute.