Arkitekturako ikasleak, ‘igeltsero’ egun batez
Noiz eta non
2019/05/03, 08:30 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Ostiralean, maiatzaren 3an, 08:30etatik eta 11:30k arte EAGIko (LHII Eraikin Adimendunen Garapen Iraunkorra) Lasarte-Oriako egoitzan (Donostia Etorbidea, 5), UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko hirugarren mailako Eraikuntza I irakasgaia ikasten duten ikasleek beren eginkizunak EAGI zentroko ikasleekin trukatuko dituzte eta azken horien aginpean, etorkizuneko arkitektoak ‘igeltsero’ bilakatuko dira egun batez. Honela, eraikuntza teknika ezberdinak aplikatuko dituzte masa, pladur, adreiluak eta abar erabiliz… UPV/EHUko Arkitekturako 80 ikaslek parte hartuko dute, guztira, Olatz Grijalba, Itziar Rodríguez e Iñigo Lizundia irakasleek lagunduta.
Jardueraren helburu nagusia bi zentro hauetako ikasleak errealitateari hurbiltzea eta edozein obretan parte hartzen duten bi figura hauen (arkitektoak eta igeltseroak) garrantzia eta balioa zuzenean ezagutzea eta elkar baloratzea da.