Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea berritzeko bidean dela, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Joxerramon Bengoetxea lehen bilera erronda egiten ari da Euskal Herriko unibertsitateetako errektoreekin.
-
Unibertsitate ugarik galizieraren, katalanaren eta euskararen ofizialtasuna eskatu dute Europar Batasunean
-
Laura Zabala #HiloTesis lehiaketan saritua
-
Balluerka, Iribar eta Garaikoetxeari EHUk Urrezko Domina emango die
-
Jose Antonio Lozano matematikariak iazko Euskadi Ikerkuntza sari jaso du
-
Astelehenean hasiko da EHUn lehenengo mailako matrikulazioa
Gainerako errektoreekin bilera erronda abiatu du Joxerramon Bengoetxeak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/12

Mondragon Unibertsitatean izan dira gaur goizean EHUko errektorea eta Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizueta eta han hartu dituzte MUko errektore Vicente Atxak, Jon Altuna errektoreorde akademikoarekin batera. Euskal unibertsitate sistemaren ereduari buruzko ikuspegiak partekatu eta unibertsitateek konpartitzen dituzten erronkak izan dituzte hizpide Atxak eta Bengoetxeak. Unibertsitate berrien sorrera arautuko duen dekretuaren inguruan erakundeen artean lotu berri den akordioa ere izan dute hizpide, eta euren ikuspegiak partekatu dituzte. Era berean, herritarren ongizateari eta lurraldeko premiei erantzuteko beharrezkoa den kolaboraziorako prest agertu dira biak ala biak; horien artean aipatu dituzte, besteak beste, talentua sortu eta bertan mantentzea edo euskararen biziberritzea.
Gaurkoa bi unibertsitateen arteko lehenengo bilera izanda, baina ez EHUko errektorearen eta euskal unibertsitateen arteko lehenengoa. Izan ere, EUNEIZen errektore Eva Eguigurenekin izan du jada EHUko errektoreak hasitako errondako lehen bilera. Laster, Deustoko Juan Jose Etxeberriarekin elkartuko da eta UPPA eta UPNAko errektoreekin hitzorduak ere itxiko ditu Bengoetxeak datozen asteotan.