-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
La duda cambia de lugar
Errektoretza taldearen entzute-bira
EHUren 2026-2028 plan estrategikoa diseinatzeko komunitatearen ekarpenak entzun eta jasoko dira datozen asteotan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/25
Errektoretza taldearen gobernantza eredu berriaren erakusle, plan estrategikoa komunitate osoaren artean osatzeko konpromisoa berretsi du. Hauek dira datorren asteko hitzorduak:
| Eguna | Ordua | Zentroa |
Errektoretza taldea |
|---|---|---|---|
| Astelehena, urtarrilak 19 | 9:30 | IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola (Elgoibar) |
Joxerramon Bengoetxea Juana Goizueta |
Entzute bira bat dator denboran EHUren estatutuak berritzeko prozesuarekin. Hori dela eta, solasaldi horietan jasotako ekarpenak aintzat hartuko dira eta baliatuko dira estatutuak unibertsitatearen premia estrategikoen mesedetan birpentsatzeko.
Ildo horretan, errektoretza taldeak aukera baliatzeko eskaria egin dio komunitate guztiari eta saio hauetan parte hartzeko deia egin du. Aurreko egutegia gaurkotzen joango da eta hurrengo bilerak ikastegietan ere iragarriko dira.